Jacques Ospital "Donibane Lohizune Atik Zra"
Lapurdi itsas bazterrean kokatua, Donibane Lohitzunek itsasoaren inguruan moldatu du bere istoria eta bizia: arrantzaleak eta portua, itsas lapurrak, kaskarotak... ahantzi gabe sorginen historia tristea. Urteak jin urteak joan, Donibaneko bizi moldea erabat aldatu da: arrantzaleak betita gutiago, untziak araberan. Gaur egun bertze arrain mota bilatzen dute: udatiarrak, egonaldiak, denda ala saltegietarat bezeroak erakarri asmoz: arrain urdinaren ordez dirua: hitz batez turismoa bihurtu den arraintza berria urtean zehar, hilabete luzeak kasik egoitzak leioak hetsiak, haurren oihu eta kalapitak ixilduak, karrika salmentez gainezka arrain modernoaren eske ; turismoak dakarren dirua.
Aldaketa horren berri emanen digu Jacques Ospital herriko semeak eginen duen mintzaldian.
Xehetasunak
Ur Begi elkarteak antolaturik
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)