Jean Haritschelhar (1923-2013): Baigorriko seme, euskararen begirale

Jean Haritschelharrek (1923-2013), 2013ko irailean utzi gintuenetik 10 urte pasa diren honetan, Euskaltzaindiaren literatura solasaldi baten harira agertu zen Baigorriko semeari zor zaion omenaldia prestatzeko ideia.
Proposamena aho batez onartu eta topaketa prestatzeko lanean hasi ginen, Baigorri Herriko Etxeko, Euskal Kultur Erakundeko, Bordeleko Unibertsitateko Haritschelhar katedrako eta Euskaltzaindiko ordezkariak bat eginik.
Baigorrin iraganen den gaualdia laburregi izanen da Baigorriko Haritzak, Jean-Louis Davantek jarri zion goitizena gogoratuz, euskal gizartean utzitako aztarna osoki aztertzeko. Jean Haritschelharrek gure hizkuntzaren alde egindako lan itzelaz oroitzeko eta herri honi emandako lan adar berriak eskertzeko lekua izan nahi du Baigorriko Plaza Xokon gertatuko den topaketak.
Hitzen bidez, artxiboko irudi ezberdinen bidez, Baigorriko semea, literatura gizona, kazetako luma edota euskaltzainburua izan zenaz, oroitzapenak partekatzeko eta zor zaion ekarpen handia eskertzeko lekua izatea da antolatzaileon helburua, senide, lagun eta euskarazaleen arteko giro goxoan.
Hitz hartzeak:
- Gaualdiaren aurkezpen orokorra: Pantxoa Etchegoin
- Baigorriko auzapezaren hitza: Jean-Michel Coscarat
- Antton Curutcharry: Jean Haritschelhar plaza gizona
- Lourdes Otaegi: Jean Haritschelhar, literaturazalea eta ikertzailea
- Peio Jorajuria: Jean Haritschelhar eta Herria astekaria
- Andres Urrutia: Jean Haritschelhar, euskaltzainburua
Xehetasunak
- Mintzaldiak euskaraz eginen dira. Aldibereko itzulpena izanen da
- Irakur gaualdiaren prentsa txostena (PDF)
- Ikus gaualdiaren argazkiak
- Ikus gaualdiaren bideoa (Kanaldude)
- Ikus ere Jean Haritschelhar - Mintzoak.eus
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)