Kukai dantza & Lagunak "EzBerdin Berdinak"
 
                  Esperientzia artistiko eta parte-hartzailea, euskal identitate garaikideaz, euskarak eta kulturak gizarte anitz batean duten zereginaz pentsamendu kritikoa sustatzen duena.
Ezberdin Berdinak ez da ikuskizun soila: hausnarketa sortzailea baizik.
Arteen bidez, emozioa eta pentsamendua uztartzen dira, eta publikoarekin batera gure nortasunaren etorkizuna irudikatzeko gonbidapena da.
Euskal nortasun garaikidearen dimentsio berriak azaleratu eta gure ondarearen interpretazio ireki eta inklusiboak lantzeko aukera izango duzu, KUKAI Dantza Taldeak eta beste hamaika sortzaile lagunduta.
Iraupena: 110 min
Aurrekariak
2024an Eusko Ikaskuntzak antolatutako XIX. Kongresuaren ondorioz irekitako gogoetaren ondorioa da EzBerdin Berdinak. Kongresuak euskal gizartearen erronkak, aniztasuna eta etorkizuneko ikuspegiak jorratu zituen, eta pieza honek gogoeta horiek hizkuntza eszenikora eraman zituen. Ekimen honen bitartez euskararen transmisioa, identitate berrien sorrera, egungo aniztasuna eta kohesioa erdigunera eramaten dira, dantza garaikidea eta tradizionala, musika (txalaparta, elektronika, rap…), bertsolaritza eta antzerkia uztartuz, belaunaldi eta lurraldeen arteko topagune bihurtuz. Emanaldiaren ondoren, parte hartzaile guztiek elkarrekin sortutako emozioak, ideiak eta galderak partekatuko dira hausnarketa sortzaile honen ondorioz.
Helburuak
- Euskararen bizi-indarra eta balioa nabarmentzea.
- Belaunaldi eta ikuspegi ezberdinak konektatzea.
- Euskal kultura inklusibo eta berritzailea gisa irudikatzea.
- Herritarrak hausnarketa sortzaile kolektiboan aktiboki parte hartzera gonbidatzea.
Xehetasunak
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
 
       
       
       
       
      