Hemen zaude: Hasiera Agenda Manez eta Kobreak

Manez eta Kobreak

Noiz 2018/04/07
Herria Hendaia (Gaztelu Behatokia)
Ordutegia

19:00

Prezioa

9 € aitzinetik / 10 € tokian berean

Hizkuntza: Euskara

MANEZ, Thierry Biscary-ren izen artistikoa da. Talde ezberdinetan (Bolbora, Hegalka, Kokin, Kalakan...) kantatu ondoren, Thierry-k bere kantuak aurkezten dizkigu. Lekukotasun intimo bat emaiten digu; Bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontatzen ditu.

Olerkari eta bertsolari batzueri alegiak eta kondairak idaztea eskatu die  : Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euzkitze, Aurelia Arkotxa edo Itxaro Borda-k ikuskizuneko pertsonaiak biziarazi dituzte... Sentikortasunezko Euskal Herri poetiko bat deskubritzen dugu, egiazkoa eta asmatutakoa. ….eta KOBREAK Metalezko musika jotzaile hauek, kobreak jotzeaz gain kantariak ere badira. Euskal Herriko ehunka talde informal bezala, gogotik kantatzen dute. Eszenatokian talde kide bakoitzak pertsonai bat dauka…

Musikariak : Thierry Biscary (Manez), Ana Telletxea (ahotsa, eskusoinua, perkusioak), Fermin Garaikoetxea "Mintxo" (ahotsa, tronpeta, bonbardinoa), Vianney Desplantes (ahotsa, bonbardinoa), Bixente Etchegaray (ahotsa, tronpeta), Laura Etchegoyhen (ahotsa, saxofoia)

Xehetasunak

Tfnoa : 05.59.48.30.49

Eragile erlazionatuak

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin