Oaia Peruarena - Margolanen erakusketa
Oaia Peruarena une honetan gehien aipatzen den euskal artistetako bat da. Bere margolan bizi eta koloretsuak erakutsiko ditu Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian urrian zehar.
1972an Irunen sortu zen Oaiak Beran du bere tailerra. Ttikitatik margotzeko zaletasuna izanik, Iñaki Alvarez (Donostia) eta Maite Unzurrunzagarekin (Zarautz) eta Baztango margolariekin, José Mari Apezetxea eta Tomás Sobrinorekin trebatu zen.
Naturan eta Baztango paisaietan inspiratua, margolaritza figuratiboan aritu zen lehenik. Madrilgo Reina Sofia museora egindako bisita baten Esteban Vicente margolari hispanoamerikarraren lanen indarrak hunkitu zuen eta abstrakziora jo zuen.
Hortik landa, Rafael Ruiz Balerdi, Joan Mitchell eta Zao Wou-Ki margolarien lanetan inspiraturik, Oaiak adierazpen libreago bat xerkatzen du, koloreei eta jestuari ezinbesteko lekua emanez. Formatu handiak egiten ditu eta esku-hartze fisiko handia eskatzen duten pintzel handiak erabiltzen ditu.
2022ko abenduan Iruñeko Ziudadelan erakutsi zituen bere margolanak eta 2023ko udan, Patxi Laskarai argazkilariarekin batera pintura eta argazkigintza uztartzen dituzten lanak erakutsi zituen Donostiako bi aretotan.
Urri honetan, bere margolanak erakutsiko ditu Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian, Itzal Aktiboa elkarteak antolatu erakusketa batean, Euskal Kultur Erakundearen eta Donibane Garaziko herriko etxearen laguntzarekin.
Xehetasunak
- Kontaktua: itzalaktiboa@orange.fr/0671005723
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)