Euskarazko antzerki topaketak

2007/10/04

Urriaren 10etik 14ra, Euskal kultur erakundeak eta Baxe-Nafarroako Herri Antzokiak lehen "Euskarazko antzerki amaturraren topaketak" antolatzen dituzte Donibane Garazin. Egitarauan erakusketa bat, mintzaldi bat eta sorkuntzak izanen dira.

Euskarazko antzerki topaketak
"Matalaz" antzerkia - Baiona, 1968

Euskal antzerkiaren historia

Topaketa horiek garrantzitsuak izanen dira ipar Euskal Herriko sorkuntzen eta talde amaturren ezagutarazteko.

Urriaren 10ean, 18:00etan hasiko dira Donibane-Garaziko Vauban zinegelan, Eugenio Arozenak aurkeztu eta Euskal kultur erakundeak nahiz Baxe-Nafarroako Herri Antzokiak proposatzen duten "Euskal antzerkiaz" erakusketaren estreinaldi ofizialarekin. Aurkezpenaren ondotik, bi emanaldi labur ikusten ahalko dira : Maribisos konpainiaren Emazte solas eta Beñat Bidegain-en Haritza.

Erakusketa Eugenio Arozenak (Eusko Jaurlaritzako Antzerki sailaren lehengo zuzendaria) zuzentzen duen Arragoa enpresak egina du, Oiartzungo Udalaren partaidetzarekin. Numerisatuak izan diren artxibo dokumentu andana bat jasotzen du. Horrela, multimedia teknika berriei esker, ehunka argazki ikusgai izanen dira, lehengo antzerkilarien baina ere euskal antzerkia ezagutu nahi duen edozeinen atseginarentzat. Erakusketa modulagarria izanez, Garaziko, indar berezia egina izan da Ipar Euskal Herriko antzerkiari buruz. Erakusketa bisitatzen ahalko da urriaren 9tik 22ra Garaziko Vauban zineko sartzean.

Mintzaldia eta antzezlanak

Estreinaldiaren biharamunean, urriaren 11n, 20:30etan, Daniel Landart-ek eta Antton Luku-k Piarres Larzabal-en biziari eta obrari buruzko mintzaldia eskainiko dute Ortzaizeko Denen Etxean.

Bestalde, urriaren 12an, 21:00etan, Biarritzeko "Maite dugulako" konpainiak Gérard Bagardie-ren Satorrak antzezlana emanen du Donibane-Garaziko Vauban aretoan.

Urriaren 13an aldiz, toki berean, Debako "Goaz" konpainiak Kanika xuri beltzak eskainiko du 21:00etatik goiti.

Azkenik, urriaren 14an, 21:00etan, Hendaiako "Hiru bideak" konpainiaren Urrats sorkuntza preziatzeko parada izanen da.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)