Euskal Herriko soinu mapa hazten ari
Soinumapa.net Euskal Herriko soinu mapa web-artxibo proiektuak 200 grabaketaz aberastu da dagoeneko urte hastapenetik. 900 soinu artxiboen muga gainditu du jada egitasmoak. Plataforma ireki eta kolaboratibo honek Euskal Herriko hainbat soinu biltzen ditu, naturgune, herrigune, eta hirigune desberdinetan grabatuak.

www.soinumapa.net Audiolab elkarteak daraman proiektuetarik bat da. Publikoari zabaldua da egitasmoa: izan ere soinu-bankua kontsultatzeaz gain edozoinek karga ditzake bere soinuak sareko plataforma hortara.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)