"Euskal kulturaren eguna" Maurice Ravel Kontserbatorioan
Bostgarren urtearentzat, Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak "Euskal kulturaren eguna" antolatzen dute 2017ko urtarrilaren 25ean, 9:30etatik 17:00ak arte, Herri Soinu elkartearen partaidetzarekin. Aurten, gomitatu dituzte Garikoitz Mendizabal (txistularia) eta Aitor Furundarena (akordeoilaria) bikotea, "Bi poliedro" deitu diskoaren inguruan. Ohizko errepertorioak berrikusiz, bi artista hauek musika perspektiba berriak urratsen dituzte. Mahai-inguru bat antolatua izanen da bi artista hauekin, ohizko musiken erakaskuntzaz, irakasleei idekia eta master-class ekitaldi batek osatuko duena.

Egunaren harat-hunatak
- 9:30: Ongi etorria
- 10-12:00: Mahai-ingurua : Zer erakaskuntza ohizko musikentzat gaur egun ? Esperientzien trukaketa, idatziaren eta ahozkoaren arteko errepertorioak, kontserbatorioko ikasleek eman musika zati batzuekin batera.
- 13 :30-16:00 : Master-Class, kontserbatorioko ikasleekin (akordeoia, txistua)
- 16:00 : Amaierako musika eskaintza
Parte-hartzaileak: Euskal kultur erakundea, Herri Soinu (Uztaritze), Dantza eta musika elkarteen Federazioa, Philippe de Ezcurra, Garikoitz Mendizabal et Aitor Furundarena musikariak.
2 POLIEDRO
Aitor Furundarenak eta Garikoitz Mendizabalek musikarekin marrazten eta margotzen dute ; kaleidoskopio baten moduko marrazkiak, forma poliedrikoez, koloreak uztartuaz, bolumenak sortuaz, eta guzti honen bitartez, emozio berri eta biziak sentiaraziaz. Txistua eta akordeoia dituzte pintzel: hauspoa, haizea, botoiak, zuloak, partxeak... etengabeko jolasean murgiltzen dira biak, bat eginda, interprete eta tresna bakarra bailira. Erdi aroko musika, berpizkundekoa, barrokokoa, hainbat herritako folklorea, Sarasate, Vivaldi, Guridi... musikan mugak norberak ipintzen ditu, tresnak berak baino askoz gehiago. Akordeoia eta txistuaz edozer adieraz daiteke: arnasa ematen dieten musikariek adierazi nahi duten edozer.
Xehetasunak
- Euskal kulturaren eguna - Egitarau osoa (pdf)
- Euskal kultur erakundea - Pantxoa Etchegoin
- Maurice Ravel Kontserbatorioa
- Hitzaldien grabaketa -Radiokultura.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)