Aterpean 2016 deialdia
Dantza Hirian Jaialdiak 9. Aterpean programaren deialdia egin du, Donostia 2016, Euskal Kultur Erakundea eta Biarrizko CCN Malandain Ballet Taldearekin batera. Gaur egungo dantza-ikuskizunen sormena, ikerketa eta zabalkundea sustatzeko helburuz, eta publiko desberdinak sorkuntza-prozesura hurbiltzeko xedez, dantzaren eremuan lan egiten duten artistei zuzendua dago programa hau. Proiektuak bidaltzeko azken eguna: apirilaren 30a.

Proiektuen aukeraketan arreta berezia eskainiko zaie Akitaniatik eta Euskaditik datozen proposamenei eta euskal kulturarekin, bertako historiarekin eta hizkuntzarekin… elkarrizketa koreografiko bat finkatzen dutenei, eta era berean, kultura horretako elementu desberdinak eta gaur egungo koreografia-hizkuntza bat erabiliz hori berrasmatu eta islatu nahi dutenei.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)