Hemen zaude: Hasiera Albisteak Baleapop festibala Bidarten

Baleapop festibala Bidarten

2013/07/27

Musika esperimentala eta besta girokoa arte plastikoekin uztartzen dituen sorkuntza festibala Bidarten iraganen da aurten, agorrilaren 8tik 11ra. Tokian tokiko artistak beste eremuetakoekin gurutzatuko dira bertan.

Moï Moï elkarte antolatzaileak Iparraldeko elektro musikan arloan ari diren taldeak programatzen ditu karia hortara, hala nola Odei, Jupiter Jon edo Elorn baita ere Lloba arte anitzetako egitasmoa.

Euskal kultur erakundea Baleapop festibalaren partaide da.

Xehetasunak