Hemen zaude: Hasiera Albisteak Egitasmo baten eredu ekonomikoa nola adierazi eta baloratu diru laguntza eskaera batentzat

Egitasmo baten eredu ekonomikoa nola adierazi eta baloratu diru laguntza eskaera batentzat

2019/03/13

Euskal kultur erakundeak, Pirinio Atlantikoetako DLA dispositiboarekin partaidetzan, jarraikitze kolektibo berri bat proposatzen die bere elkartekideei. Gaia: "Egitasmo baten eredu ekonomikoa nola adierazi eta baloratu diru laguntza eskaera batentzat". Jarraikitze horrek taldeko lan momentuak eta bakarkakoak tartekatuko ditu. Osoki urririk izanen da eta EKEko Uztaritzeko egoitzan iraganen da. Kasu! leku kopurua mugatua da eta izen emate formularioa martxoaren 20a aitzin itzuli behar da.

Azken urte hauetan, elkarteen finantzamenduaren alorrean gertatu aldaketek guztiz nahasi dituzte orain arte eraikitako modelo sozio-ekonomikoak, bai eta ekintza oinarriak ere. Gaur egun, deialdi bati erantzuteko edo diru eskaera baten betetzeko, egiazko gaitasunak behar dira ekintzen irakurgarritasuna bermatzeko, balorapen soziala eta ekonomiko bat segurtatuz.

Horretarako Euskal kultur erakundeak, Pirinio Atlantikoetako DLA dispositiboarekin partaidetzan, «Egitasmo baten eredu ekonomikoa nola adierazi eta baloratu diru laguntza eskaera batentzat » gaiaren inguruan, jarraikitze kolektibo bat proposatzen die bere elkartekideei.

Jarraikitze kolektibo honek taldeko lan momentuak eta bakarkakoak tartekatuko ditu. Helburua, egiturei tresna eta lan metodo eraginkorren eskaintzea da, bereziki diru kontuen alorrean, diru laguntza eskaera baten zerbitzuko.

Egutegia:

  • 3 egun iraganen dira kolektiboki
  • Egun erdi bat, elkarte bakoitzarekin bakarka
  • Bukatzean, beste egun erdi bat (kolektiboa) iraganen da, bildumaren egiteko

Lehen saioa martxoaren 28an iraganen da eta azkena ekainaren 4an.

Aholkatzen da jarraikitze osoa segitzea ekarpen teorikoaren eta praktikoaren arteko koherentzia bermatzeko.

Parte hartzeko interesa duten elkarteek izen-emate formularioa martxoaren 20a aitzin itzuli beharko dute.

Xehetasunak