Euskal kultur erakundeko 2020. urterako partaidetza eskaera txostenak

2019/10/11

Beren urtesaria ordaindua duten Euskal kultur erakundeko elkarte-kideek 2020. urteko kultura egitasmoaren barnean kokatuko diren partaidetza eskaera txostenak postaz eskuratu dituzte. Eskaerak 2019ko azaroaren 15a aitzin itzuli beharko dira.

Euskal kultur erakundeko 2020. urterako partaidetza eskaera txostenak
2020ko partaidetza eskaera txostenak © Marion Lastiri (EKE)

Oroitarazi behar da bakarrik urtesaria ordaindua duten EKE-ko elkarte-kideek proiektu deialdi honetan parte har dezaketela.

Bakarrik ongi beteak (aurrekontua barne) eta epeetan itzuliak izanen diren txostenak aztertuak izanen dira.

Egitasmoak hobeki aurkezteko posible da Euskal kultur erakundeko teknikari batekin hitzordua hartzea.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)