Euskara Pariseko Expolangues azokan

2013/02/06

Europako hizkuntzen azoka handienetakoa den Pariseko Expolangues otsailaren 6tik 9ra burutuko da aurten. Euskara ere han izanen da, besteak beste Etxepare Euskal Institutuaren, Azkue Fundazioaren eta Langune enpresaren presentziari esker. Karia hortara, Argitxu Camus-ek euskararen jatorriari buruzko mintzaldi bat eskainiko du otsailaren 8an, 13:15ean Azokako Buzz aretoan.

Euskara Pariseko Expolangues azokan
Argazkia : http://www.etxepareinstitutua.net

Horretaz gain, Bizitza zatiak: euskal literatura eta musika, literatura-irakurketak eta txistuaren doinuak uztartzen dituen emanaldia eskainiko dute Mariasun Landa idazleak eta Garikoitz Mendizabal musikariak. Emanaldia Sorbonne Nouvelle III Unibertsitatean izanen da, otsailaren 7an, 17:00etan. Otsailaren 9an aldiz, ikuskizun bera emanen dute Expolangues azokako Cloud aretoan, 13:30ean.

Bestalde, otsailaren 8an, Mariasun Landak Festa aldameneko gelan. Euskal ikasle baten autobiografia Parisen, 1968-1969 mintzaldia eskainiko du Parisko Cervantes Institutuan, 19:00etatik aitzina.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)