Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eusko Ikaskuntzak sariak banatu ditu

Eusko Ikaskuntzak sariak banatu ditu

2012/12/17

2012ko abenduaren 14an, Eusko Ikaskuntzak "Euskal kultura" eta "Bideo dokumental" sariak banatu ditu Baionan. Marie Hirigoyen ikerlaria, Audrey Hoc bideogilea eta Ramuntxo Camblong Euskal kultur erakundeko lehendakari ohia saristatuak izan dira.

"Euskal kultura" saria Marie Hirigoyen-i egokitu zaio bere euskal kantuari buruzko tesiarentzat eta"Bideo dokumental" saria Audrey Hoc-i, Le cimetière des vivants (Chroniques de Cimade) dokumentalarentzat. Bestalde, ohorezko Euskal kultura saria besteak beste Euskal kultur erakundeko lehendakaria izan den Ramuntxo Camblong jaunari emana izan zaio.

Xehetasunak

Ramuntxo Camblong (argazkia: Jakes LARRE - EKE)