Haratago & Maddi Oihenart, Kaperan A Kapela
2019ko apirilaren 6an, 19:00etan, Haratago taldea eta Maddi Oihenart arituko dira Hendaiako Abbadia Behatoki Jauregian. Kontzertua Hendaiako Hiriak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaye Tourisme elkarteak antolatu "Kaperan A Kapela" zikloaren karietara antolatua da. Emanaldia aitzin, Elsa Oliarj-Ines-en “Les airs Sauvages-Basahaideak” dokumentala ikusten ahalko da Les Variétés zinegelan.

HARATAGO…
- Julen Axiari: ahotsa
- Nicolas Nageotte: turkiar klarinetea, duduka
- Jordi Cassagne: biolonea (gambeko biola baxua)
- Bastien Fontanille: zanfona, banjoa, amboèsa (Quercy-ko oboea)
Maddi Oihenart: kantua
"BASA HATS" …
Xiberoko mendietan, Arbailetan bereziki, gure arbasoek jadanik ematen zituzten basa munduari lotuak diren kantuak dira "basa ahaideak". Hitzik gabe... noiz arranoaren, noiz belatxen hegaldaka adierazten dute... bai eta ere gizakiaren harridura naturaren parean.
Basa ahaideek hatsa eskatzen dute... bai eta ere indar sakon eta lasaia... ausartzia gailurretan.
Munduko "kantu luze" (neurririk gabeko) ederrenetan sartzen ahal dira melodia horiek.
Betidanik, bakarka eta " a capella " kantatuak dira basa ahaideak. Julen-ek, bere esperientzia, ikerlan, bidaia ezberdinen bidez, munduko beste "kantu luze" batzuk eta kantariak topatu ditu (Turkian, Azerbaidjanen...), eta haiekin trukaketak egin. Eskualde horietan, boza eta musika tresnen artean ez da mugarik. Proiektu horretan, Jordi Cassagne, Nicolas Nageotte eta Bastien Fontanille-ekin batera, basa ahaideak haratago eramaten ditu, orkestrazio berri baten bidez, baina betiko, ohizko, izpiritua atxikiz.
Hala nola ahotsa, biolonea, klarinetea eta errotadun biela gurutzatzen diren, bakoitza noiztenka arrano, edo itzal bilakatuz.
Maddi Oihenart xiberotar kantariarekin, ohidura zahar horri gaurko munduan bizi eta zentzu ematen diote, barneko soinuak eta aire garaikideak fineziaz elkartuz.
Emanaldia aintzin, 16:30etan Elsa Oliarj-Ines-en “Les airs Sauvages-Basahaideak” dokumentalaren aurkezpena Les Variétés zinegelan
Xehetasunak
- Prezioa: 14 € (zine + kontzertua) / 5,5 € (zinea bakarrik, lekuan berean) / 10 € (kontzertua, egunean berean) / 9€ (kontzertuarentzat aitzinetik erosiz)
- Sartzea : Hendaiako Turismo bulegoan edo www.hendaye-tourisme.fr webgunean
- Kasu! leku kopurua mugatua da (aitzinetik lekuen erostea aholkatua da)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)