Hartzaro 2018
2018ko otsailaren 3tik 13ra, Herri Soinu elkarteak Hartzaro festibalaren 22. edizioa antolatuko du Uztaritzen. Hamar egunez, hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira udaberriari ongi etorria emateko. Euskal kultur erakundea partaide da.

22. edizio honen ospatzeko, karrikako arteak eta ikusgarriak aldizkatuko dira berriz ere ikusgarri gela bilakatuko zaigun Kiroletan. Egitarauan, Philippe Oyhamburu-ren mintzaldi bat, dantza ikastaldiak, Uztaritzeko ihauterien garaiarekin bat egiten duten karrikako animazioak eta sorkuntzak, bai eta musika eta dantza ikusgarri andana bat : Uztaritzeko Txistulariak, Kautere Balet, Zortzi taldea, Tartean konpainiaren Ez Dok Hiru ikusgarria, So. K konpainiaren Hatsa, Zarena Zarelako konpainiaren Giz’arte, Izartxo taldearen Hartza Iguzki sorkuntza, Kukai konpainiaren Oskara edo Burrunka konpainiaren Mugetatik at !!!.
Bukaera ederra izanen da ere, ihauteriaren egunean parte hartuko duten 250 artista amatur eta profesionalei esker.
Xehetasunak
- Kontaktua : herri.soinu@laposte.net / 05 59 93 12 36 edo 06 52 12 48 23
- Hartzaro 2018 - Egitaraua (pdf)
- Herri Soinu
- Hartzaro festibala
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)