Hatsaren Poesia 2016

2016/03/29

2016ko apirilaren 3an, Senpereko Hatsa elkarteak euskarazko olerkiaren inguruko Hatsaren Poesia egunaren 18. edizioa antolatuko du Senpereko Larraldean. Bezperan ere Olerkariaren Eguna ospatuko dute.

Hatsaren Poesia 2016
Argazkia : Claude Labat

Apirilaren 3ko egitaraua :

  • 16:00 : "Hatsa''-ren olerki liburuaren aurkezpena
  • 16:30 : Idazleen Olerki irakurketa
  • 17:00 : ''Hatsaren olerki bustiak (2016)", argazki-olerki-bideoaren projekzioa. Bideo hau, liburuan idatzi dutenen olerki-testo pasarte argazki poetikoenekin egituratua da

Bestalde, aurten ere, 6. aldikotz, Olerkarien eguna ospatuko da.  Nor nahik, apirilaren 2a eta ekainaren 30a artean, egitura dezake olerki ekitalditxo bat, nonahi, pertsonalki edo bere lagunekin. Hatsa elkarteak lotura bat egingo luke 'Olerkarieneguna' ren blogearen bitartez 

Ekimen honi hastapen bat emateko, apirilaren 2an proposatua da inguruko poesizale guzieri elkarretaratze bat Larraldean arratsaldeko 5etan. Lastozko ihesgunetan bideo poetikoa proposatua izanen da, eta olerkizale zonbeitek olerkiak irakurtuko dituzte.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)