Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Hitz-Enea", euskal etxeen izena eta izana

"Hitz-Enea", euskal etxeen izena eta izana

2013/08/20

Agorrilaren 1etik 29ra Oskar Alegriak asmatu eta Euskal kultur erakundeak ekoiztu "Hitz-Enea, euskal etxeak izenetan" erakusketa ikusgai izanen da lehen aldiz Biarritzeko mediatekan. Onomastikaren, poesiaren eta argazkigintzaren bidegurutzean, bidaiaz eramaten gaitu Ipar Euskal Herriko etxeen izenen harira.

Nor bizi izan zen Azkaineko Zapata Churienea izeneko etxean? Nondik dator Alduden Erremedio etxe baten aurrealdean dagoen izena? Kolore berekoak direa Urruñako Etche berdea eta Garaziko Etxe Berdea?

Erantzunik ez duten galdera hauek agerian nahi ditu eman Oskal Alegria kazetaria eta zinegileak asmatu duen erakusketa honek. Horretarako, bidaia bat egin dugu Ipar Euskal Herrian gaindi, Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik Ortzaitzera, Bero Etchea, Ixilixila, Ttattola, Oren Urdinak, Singalantenea…izena duten etxeak bisitatuz.

Xehetasunak