Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal antzerkia Iparraldean ibilki

Euskal antzerkia Iparraldean ibilki

2017/12/11

Bosgarren urtez segidan, Ibilki dispositiboaren bitartez, Euskal kultur erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatuko du ipar Euskal Herrian. Karia hortara, euskarazko antzerkiaren hedapenean inplikatuak diren lurraldeko eragile guziek ideiak trukatu dituzte euskarazko antzerkia garatzeko asmoz. Ondorioz, 2017/2018 denboraldian, lau antzezlan aurkeztuak izanen dira Iparraldeko herri ezberdinetan : Huts Teatroa-ren "Hozkailua", Xake Produkzioak-en "Mami Lebrun", Tanttaka Teatroa-ren "Muxua" eta Borobil Teatroa-ren "Jokoz Kanpo".

Ibilki dispositiboaren karietara biltzen den sare aktiboa, euskarazko antzerkiaren alde engaiatzen da, Larresorotik Maulera, Beskoitzetik, Donibane Lohizunetik, Biarritzetik, Bidartetik edo Hendaiatik pasatuz. Egitaraua elkarrekin egiten da, bakoitzaren ahalak eta gaitasunak elkartuz, euskal antzerkiaren bizitasuna, kalitatea eta aniztasuna ahalik eta publiko zabalenari ezagutarazteko asmoz.  

 Egitaraua

Xehetasunak