Hemen zaude: Hasiera Albisteak Intermitenteak eta ikusgarrigintza: informazioa eguna

Intermitenteak eta ikusgarrigintza: informazioa eguna

2012/11/02

Arcad elkarteak eta Pôle emploi erakundeak, Angeluko hiriarekin partaidetzan, arte eta ikusgarrigintza munduko profesionalei zuzendu informazio egun bat antolatzen dute azaroaren 13an, 10:00etatik 16:00etara, Angeluko Barojan. Aktualitate sozialaren eta juridikoaren inguruko pundu bat eginen da karia hortara. Artisten baita artisten enplegatzaileen galderei erantzuteko parada izango da ere bai.

Ekitaldia publiko zabalari idekia da baina intermitenteei eta estatusa hori lortu nahi duten artisteei zuzendua da bereziki, ahantzi gabe ikusgarrigintzako eta ikus-entzunetako enpresak.

Xehetasunak