Iparraldea Bertan ! zikloaren 13. edizioa Donostian
Martxoaren 5etik 26ra, Iparraldea Bertan ! zikloaren 13. edizioa iraganen da Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Euskal kultur erakundeak proposatu ekitaldien artean, kontzertu batzu Maddi Oihenart & Jérémie Garat, Beñat Achiary edo Nahia Zubeldia-rekin eta mintzaldi bat Eneko Bidegain idazle eta irakaslearekin. Martxo osoan ikusgai izanen den Hitz-Enea argazki erakusketa ahantzi gabe.

Koldo Mitxelena kulturguneak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Iparraldea Bertan ! kultura zikloak ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna Gipuzkoako hiriburuan ezagutaraztea du xede.
Martxoko asteazken guziz hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira. Hona egitaraua :
-> Martxo osoan, liburutegian: "Hitz-Enea" erakusketa
- Ekoizlea : Euskal Kultur Erakundea. Argazkilaria: Oskar Alegria
- Estreinaldia otsailaren 27an, 20.00etan : Oskar Alegria & Sustrai Kolina bertsolariarekin
-> Martxoaren 5a, asteazken arratseko 19:30etan : Kantaldia Maddi Oihenart-ekin. Musikaria: Jérémie Garat, txelo jolea.
-> Martxoak 12a, asteazken arratseko 19:30etan : Eneko Bidegain idazlea eta Unibertsitateko irakaslearen mintzaldia "Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria" gaiaren inguruan.
-> Martxoak 19a, asteazken arratseko 19:30etan : kantaldia Beñat Achiary & Philippe de Ezcurra-rekin.
-> Martxoak 26, asteazken arratseko 19:30etan : kantaldia Nahia Zubeldia-rekin. Musikaria: Manu Matthys
Xehetasunak
- Koldo Mitxelena Kulturunea : (0034) 943 112 760
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)