Kliklap bideo lehiaketa

2011/09/30

Aldudarrak bideok antolatu lehiaketaren bigarren edizioak gazteak bultzatu ditu euskal gaien galdezkatzera, bideoak eginez.

Kliklap bideo lehiaketa

Bigarren urtea zen Arrosako elkarteak “Kliklap” ekimena zabaltzen zuela 2011ko uztailaren 11tik irailaren 20ra baina lehen aldia, bideo-lehiaketaz aparte, gidoia lehiaketa bat antolatzen zuela ere bai karia hortara, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, “Hogei’ta” programa kari.
Aldudarrak bideo elkarte antolatzailea gidoia-idazle saridunaren laguntzera engaiatzen zen bere bideo-egitasmoa gauza zedin. Parada paregabea beraz teknikan sobera trebe ez ziren gazteentzat ikus-entzunezkoen munduan murgiltzeko. Zorigaitzez ez du nehork parte hartu lehiaketaren modalitate horretan.

Aldiz 18 bideo eskuratu dituzte antolatzaileek bideo-sorkuntzak sailean inposatu zuten “Euskal…” gaiaren inguruan.
2011ko urriaren 2an bildu da epaimahaia, “Festirudi” festibala kari. Hautatuak izan diren 3 talde saristatuen lanak umorez beteak dira.

Irabazleak:

  1. Amikuztarrak taldea  “Euskal telebisionea” labur metraiarentzat
  2. Angeluko gaztetxea “Sorry, I don’t speak english” filmarentzat
  3. Anhauztarrak taldea “Busmengaray kultur trukaketa” filmarentzat

Xehetasunak:

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)