Kultur egitasmoa: sortzetik komunikaziora

2018/03/10

2018ko martxoaren 29tik maiatzaren 15era, Euskal kultur erakundeak "Kultur egitasmoa: sortzetik komunikaziora" gaiaren inguruko jarraikitze kolektibo bat urririk segitzea proposatuko die bere elkartekideei. Izenak martxoaren 18ko eman behar dira berantenaz. Formakuntza hori DLAren partaidetzarekin antolatua da.

Kultur egitasmoa: sortzetik komunikaziora

Kultur egitasmo baten sortzeko eta eramateko, motibazioa, irudimena eta indarra bezalako gaitasunak beharrezkoak badira ere, ez dira beti nahikoak. Bereziki, egitasmo batek jakinduria eta ezagutza tekniko bereziak galdegiten dituelarik.

Egitasmo bat baldintza hoberenetan bururaino eramateko, gertatzen ahal diren zailtasun artistikoak, kulturalak, administratiboak, teknikoak edo/ta diru mailakoak ez dira ukatu behar. Proiektua abiatu aitzin, ezinbestekoa agertzen da lurraldea, bai eta inguruko erakundeen eta eragileen iritzia ezagutzea. Horrez gain, egitasmo baten obratzeko etapa ezberdinak ere menperatu behar dira. Hori dena, kudeantza txar batek ekartzen ahal dituen nahigabeak aitzinetik saihesteko.

Lan administratibo hori, egitasmoaren helburuen eta kudeantza hautuen arabera egokituko bada ere, ezinbestekoa agertzen da. 

Ildo beretik segituz, publikoei eta profesionalei zuzendutako komunikazio estrategia baten eraikitzea beharrezkoa izanen da. Funtsezko oinarri hauek egitasmo xume edo inportanteei berdin aplikatuko dira. Estrategia hauek aitzinetik plantan ematen dira, konkurentzia lege den mundu batean, onura orokorra, urririkiko lana eta modelo ekonomikoa eguneroko bizian nahasten direlarik.

Horretarako, DLArekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak kultur egitasmoa lantzeko eta horren inguruan komunikatzeko jarraikitze kolektibo bat proposatzen die bere elkartekideei. Jarraikitze kolektibo honek taldeko lan momentuak eta bakarkakoak tartekatuko ditu. Jarraikitze honen helburua, egiturei tresna eta lan metodo eraginkorren eskaintzea da. Bereziki egitura hauek beren garapena denboran segurtatu nahi dutelarik eta langileen lanpostuak segurtatu nahi badituzte. Emanak izanen diren tresna sinpleen bidez, gobernantza lasai bat plantan ematen ahalko da erabakiak denbora labur, ertain eta luzean neurtuz.

Jarraikitze hori, osoki urririk eskaintzen dena, Uztaritzen iraganen da EKEren egoitzan.

Egunak

  • 2 egun 1/2 iraganen dira kolektiboki,
  • Egun erdi bat, elkarte bakoitzarekin bakarka
  • Bukatzean, egun kolektiboa iraganen da, bildumaren egiteko

Kasu ! leku kopurua mugatua da eta aholkatzen da jarraikitze osoa segitzea ekarpen teorikoaren eta praktikoaren arteko koherentzia bermatzeko.
Parte hartzeko interesa dutenek izen emate formularioa osaturik 2018ko martxoaren 18a aintzin itzuli behar dute

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)