Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kultura eskubideak: nola kontutan har partaidetzan egin kultura egitasmoetan?

Kultura eskubideak: nola kontutan har partaidetzan egin kultura egitasmoetan?

2019/01/29

2019ko otsailaren 5ean, Patrice Meyer-Bisch filosofoa eta kultura eskubideen eta aniztasunaren behatokiko sortzaileak mintzaldi bat eskaini zuen Hiriburuko La Perle gelan, Euskal kultur erakundeak gomitaturik. Bertan, kultur eskubideen kontzeptua azaldu zuen. 

Kultur eskubideak zehazten dituen Freiburgeko Adierazpenaren idazle eta bultzatzaile nagusietarik bat da Patrice Meyer-Bisch filosofoa eta kultura eskubideen eta aniztasunaren behatokiko sortzailea. Euskal kultur erakundeak gomitatu zuen Euskal Herrira, kultur eskubideen kontzeptuaren azaltzeko eta batez ere aplikapen konkretuaren lantzeko hemengo hautetsi eta kultur eragileekin. 
Gai honetaz mintzatu zen ere Hiriburuko mintzaldian.

Bapateko itzulpena euskaraz: Antton Harignordoquy

Nola NOTRe eta LCAP frantses legeetan sartuak diren kultura eskubideek « kulturarako eskubide » lauso batetarik dretxoak, libertatea eta erantzukizunen hartzerako bideen idekitzeko aukera ematen digute ?

Orokorkiago giza-eskubideen baitan sartzen diren kultura eskubide horiek ez dute bakarrik kulturaren eremua hunkitzen, baizik eta zeharkakoak, hots politika sentsu zabalean, helburutzat hartuz gaur egun baitezpadakoa dugun aurrerapen demokratikoaren erdiestea.

Eskubide horiei esker, herriek, herri-elkargoek, erakunde publikoek politikaren eraikitzeko egin-moldeak alda dezazkete, hain zuzen gizarte osoko egiturek, hala nola biztanle, elkarte eta artistek, gehiago parte har dezaten.

Xehetasunak