Kultura ondare immaterialari buruzko formakuntza

2017/01/19

Paueko eta Aturri aldeko Unibertsitateko ITEM laborategiak, InOc Aquitaine etnopoloak eta Frantziako kultura ministeritzako ondare zuzendaritzak kultura ondare immaterialari buruzko formakuntza egunak antolatzen dituzte otsailaren 21etik 24ra, Billère herrian (Paue ondoan), Carnaval Biarnés elkartearekin partaidetzan. Dohainik. Izena eman behar da haatik.

Kultura ondare immaterialari buruzko formakuntza
Argazkia: Séverine Dabadie

Parte hartzaileen artean EKE-ko zuzendaria den Pantxoa Etchegoin-ek "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren nondik-norakoak azalduko ditu esperientzia modura.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)