Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Laida pilota" sorkuntzaren aurkezpena Hazparnen

"Laida pilota" sorkuntzaren aurkezpena Hazparnen

2018/09/04

2018ko irailaren 15ean, Lilia elkarteak kantuak, dantzak eta bertsuak uztartzen dituen "Laida pilota" ikusgarria aurkeztuko du Hazparneko Mendeala gelan. Pier Paul Berzaitz-en sorkuntza honek pilota eta pilotarien mundua goraipatzen ditu, 7 historien bidez. Euskal kultur erakundea partaide da.

Parte hartzaileak

  • Zuzendari artistikoa : Pier-Pol Berzaitz
  • Landarbaso abesbatza (zuzendaria : Iñaki Tolaretxipi), Magali Zubillaga kantaria,  Villabonako Oinkari dantza taldea, Xateletarrak dantza konpainia (zuzendaria : Johañe Etxebest), Joxan Goikoetxea, Haritz Ezeiza eta Iosune Marin musikariak, Xabier Euzkitze bertsularia,  Koldo Amestoy ipuin-kontalaria...
  • Taula zuzendaritza : Elixabet Jauregi eta Imanol Arabaolaza
  • Jantziak eta osagarriak : Annie Onchalo eta Erramun Garcia
  • Ekoizpena : « Lilia »  elkartea

Xehetasunak

  • Euskaraz, frantsesezko gain-tituluekin
  • Iraupena : 1:30
  • Tenorea : 21:00
  • Sartzea : Aitzinetik: 12 € / Egunean berean: 15 € / Urririk 12 urtez pekoentzat
  • Txartelak salgai: Hazparne eta Bastidako turismo bulegoetan, Detchart prentsa saltokian, Xoko Berri prentsa saltokian, Xuriatean eta baionako Elkar saltegian
  • Mendeala gela
  • laidapilota.com