"Nola egin laguntzaileak biltzeko, mobilizatzeko eta atxikitzeko?" informazio gaualdia
2018ko uztailaren 3an, 18:00etan, Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboak elkarteei zuzendu informazio gaualdi berri bat proposatzen dute Donapaleuko Lagunt Etxean. Gaia: "Nola egin laguntzaileak biltzeko, mobilizatzeko eta atxikitzeko?" gaiaren inguruan. Parte hartzea urririk izanen da, baina izenak ekainaren 30eko eman behar dira, berantenik.

Borondate oneko lanek beti eztabaida ugari sortarazten dituzte. Maiz, irudi ezkor bat badute: laguntzaileen engaiamenduaren tipitzea, aspertze sendimendu orokor bat, ardura eta eragozpen sobera, … Alta, laguntzaileak beti elkarte biziaren ezinbesteko oinarriak dira!
Informazio gaualdi honen helburua sinplea da : engaiamenduaren ezaugarriak hobeto ezagutzea, laguntzaile izateko motibazioak, engaiamenduak hartzen ahal dituen forma ezberdinen aztertzea, laguntzaileen higadura saiesteko asmoz.
Gaualdi honen hari gorria, aterabide berri batzuen atxematea izanen da, zuen egiturak bere garapena segi dezan.
Elkartearen barne-lana eramateko tresnak aurkeztuak izanen zaizkizue, bai eta lege mailan zer egiten ahal den laguntzaileen mugimendu hori laguntzeko.
Donapaleuko Lagunt Etxea gela Amikuzeko Lurralde eremuaren egoitzan kokatua da, Auzitegiaren karrikako 35. zkian
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboak antolaturik
- Izenak eman Euskal kultur erakundea deituz (05.59.93.25.25) edo email bat igorriz (Maia Etchandy: maia.etchandy@eke.eus) ekainaren 30a aintzin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)