"Olentzero kantuz !" Baionan

2016/12/05

2016ko abenduaren 11n Olentzeroren Lagunak elkarteak "Olentzero Kantuz !" kontzertua antolatzen du Baionan. Betiko Olentzeroren kantuak, gaurkoak eta sorkuntzak entzuteko parada ezinhobea. Hitzordua arratsaldeko 4etan emana da Lauga gelan. Euskal kultur erakundea partaide da. 

"Olentzero kantuz !" Baionan

Parte hartzaileak : Maialen Errotabehere, Watson, Odei Barroso, Patxi Amulet, Baionako ikastetxeetako 220 ikasle (Malégarie, Oihana ikastola, Jules Ferry, Grand Bayonne, Hiriondo Ikastola, Jean Moulin, Largenté, Largenté eta Marracq kolegioak, Cassin eta Villa-Pia lizeoak, Cassin Audiovisuel eta Etxepare lizeoak) , Baionan kantuz, Buhamiak eta Haiz’egoa abesbatzak

Horrezgain, parte hartuko dute ere Iruñeatik etorritako Lau urrats dantza taldeko 2 dantzarik eta 2 musikarik, baita ere Noaingo haur abesbatza talde batek.

 Prezioa : 15 euro lekuan berean - 10 euro aitzinetik - Dohainik 6 urtez petikoentzat

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)