Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pauline & Juliette Baionako La Luna Negra aretoan

Pauline & Juliette Baionako La Luna Negra aretoan

2018/06/25

2018ko ekainaren 29 eta 30ean, Pauline & Juliette bikotea Baionako La Luna Negra aretoan arituko da 20:15etatik goiti. Bi gaualdi horietan, iaz Agorila disketxearekin atera duten "Hegaldaka" izeneko lehen diskoko kantuak aurkeztuko dituzte. Euskal kultur erakundea partaide da.

Bi musikari gazteek folk estiloko 14 kantu grabatu dituzte beren lehen diskorako. Sei sorkuntza badira, bost euskaraz eta bat malgaxez.

Gaineratekoak bertsioak dira, hala nola Simon and Garfunkel, Léonard Cohen edo Francis Cabrel-enak.

Xehetasunak