Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bilakak "Saio zero" ikusgarria aurkezten du Baionan

Bilakak "Saio zero" ikusgarria aurkezten du Baionan

2018/06/06

2018ko ekainaren 22an, 20:30etan, Bilaka koreografia zentroak "Saio zero" izeneko sorkuntza berria aurkeztuko du Baionako Antzokian. Ikusgarriak zuzenezko musika eta bideo muntaketak uztartzen ditu, euskal dantza herrikoiaren ikuspegi berritzaile bat eskainiz. Tokiak Baionako Antzokian eta Angeluko Quintaou Antzokian erosten ahal dira. Euskal kultur erakundea partaide da.

Dantzarientzat ez da oraina ez den beste denborarik. Itsasoaren gisa, dantza bere lerian zaharberritzen da, eta marea itsas hegiaren aurka joaten den bezala, beti ur burrusta berdina lur bazter berdinera, mugagabea da.

Saio Zero koreografiak, zuzenezko musika eta bideo muntaketak elkartuz, euskal dantza herrikoiaren ikuspegi berritzaile bat esperimentatzen du. Iraganean bildutako dantzak galdezkatzeko xedearekin datoz lau dantzariak oholtza gainera. Saio Zerok noraberaren barnatasunaren aztertze bat proposatzen du.

  • Mathieu Vivier : zuzendaritza & koreografia , dantzarien parte hartzearekin
  • Patxi Amulet : musika, musikarien laguntzarekin
  • Dantzariak : Arthur Barat, Zibel Damestoy, Marga Forestier, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungaray, Nathalie Vivier
  • Musikariak : Patxi Amulet, Xabi Etcheverry & Valentin Laborde

Xehetasunak

  • Tokiak Baionako Antzokian eta Angeluko Quintaou Antzokian erosten ahalko dira ekainaren 8tik goiti (Prezioa : 12 € / 10 €)
  • Baionako Antzokia : 05 59 59 07 27
  • Quintaou Antzokia : 05 59 58 73 00

Argazkia : JanPol