Usopop festibalaren 7. edizioa Saran
2016ko maiatzaren 28an, Usopop festibalaren zazpigarren edizioa iraganen da Saran. Usaian bezala, antolatzaileek biziki programazio erakargarria osatu dute Euskal Herriko eta kanpoko artistak gomitatuz. Euskal kultur erakundea partaide da.

Eguraldiaren iragarpena dela eta, aurtengo edizioa Sarako kiroldegian iraganen da.
Arratsaldeko 16:00etatik goiti, haurren xokoa eta animazioak izanen dira.
Kontzertuen aldetik, Drame (Frantzia), Fugu Mango (Belgika), Evening Hymns (Kanada) edo Martial Jesus (Frantzia) bezalako taldeak zuzenean ikusten ahalko dira, eta horiekin batera, Amorante eta DJ Beirut euskaldunak ere.
Dantza ere ez da faltako, Bilaka koreografia zentroko Negua sorkuntzarekin.
Xehetasunak
- Tfnoa : 06 70 07 76 56
- Tokien atxikitzeko
- Usopop festibala
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)