Xumai Muruak bertsuka ireki ditu 2013ko Baionako bestak
Tradizioa bilakatu da. Euskal kultur erakundeak proposaturik, Baionako bestak hasteko ekitaldian, bertsulari batek bertsu bat eskaintzen du Herriko Etxeko galeriatik. Aurten Xumai Murua izan da bertsua bota duena. Uztailaren 24an izan da, asteazken iluntzeko 21:45ean.

Xumai Murua (1985) azkaindarra finalista izan zen 2012ko Iparraldeko bertsulari xapelketan.
Xumai Muruak bota bertsuak
Agur hunarat hurbildu
zareten denak;
gogoan hartuz etorri
nahi zuketenak.
Sabotaiarik ez du
gaurko antzezpenak,
Iruñaldeko bizardunei
goresmenak.
Zuei eskerrak ulertzen ahal nauzuenak,
herria euskaldun
bilakatzen duzuenak.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)