Zergatik kultura eskubideak denen egitekoa dira ?

2017/02/09

Ekonomia, jendartea, arteak, ingurumena, turismoa, lurralde antolaketa… Zergatik kultura eskubideak denen egitekoa dira? Euskal kultur erakundeak  kultura eskubideen gaiaren inguruko informazio gaualdi bat antolatzen du, Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren partaidetzarekin. Hitzordua otsailaren 14an emana da, 18:30etan Baionako Merkatal Ganbaran (Jacqué gela). Kultura politika publikoetan eta ororen onerako jardueretan aditua den Jean-Damien Collin izanen da hizlari. 

Zergatik kultura eskubideak denen egitekoa dira ?
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Kultura eskubideak lege ezberdinetan sartuak dira (NOTRe legea, Sorkuntzaren, arkitekturaren eta ondarearen Legea (LCAP)), eta beraz ?

Kulturaren politika publikoak aldatzen ari dira eta eragile publikoak kultura eskubideak errespetatzen dituen politika baten obratzera behartzen dituzte. Aldaketa horrek perspektiba berri batzu irekitzen ditu eta ekintza publikoaren alor guziak inplikatzen. Kultura eskubideek nola ematen ote diote zentzu berri bat ekintza publikoari? Kultura eskubideek gure profesional, bolondres eta herritar praktikak nola elikatzen ahal ote dituzte ? Eguneroko bizian, kultura eskubideak nola hobeki kontuan hartu? Nola iragan kulturarako eskubidetik kultura eskubidetara?

Hitzaldia frantsesez bapateko itzulpenarekin euskarara.

Gehiago jakin

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)