Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Gure Irratiaren aldeko DVD berria kalean

Gure Irratiaren aldeko DVD berria kalean

    2005/12/01

    Irrati lapurtarrak DVD bat argitaratzen du. Barnean, joan den urriaren 29ko sustengu kontzertuaren irudiak, argazki zaharrak eta irratiaren historia oroitarazten duten erreportaia batzu ikus daitezke, Uztaritzeko egoitza berrian sartuko den unean.

    Gehiago irakurri

    Mugei buruzko liburu berri bat

    Mugei buruzko liburu berri bat

      2005/12/01

      Hendaiako Abbadiako Adixkideak eta Gipuzkoako Hezi-Zerb elkarteek mugari buruzko liburu bat argitaratu dute. Ahots, hizkuntza eta interpretazio ezberdinak nahasten dituen lana.

      Gehiago irakurri

      Pil Pil Abbadiako Jauregian

      Pil Pil Abbadiako Jauregian

        2005/11/30

        Pil Pil taldea Hendaiako Abbadiako jauregian arituko da datorren igandean, abenduaren 11n, arratsaldeko 5etatik goiti. "Kaperan A Capella" saileko laugarren hitzordua da.

        Gehiago irakurri

        Durangoko Azokak 40 urte

        Durangoko Azokak 40 urte

          2005/11/30

          Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 7tik 11ra iraganen da. Urte berezia, 40 urte betetzen baititu. Ipar Euskal Herriko ekoizpenak ere bertan aurkeztuak izanen dira.

          Gehiago irakurri

          Radiokultura.com : kultura irrati interaktiboa

          Radiokultura.com : kultura irrati interaktiboa

            2005/11/17

            Bakarrik interneten bidez entzun daiteken frantsesezko-euskarazko lehen irratia abiatu berri da Hazparnen. Helburua : ahalik eta jende gehien hurbil dadin euskal kulturaren gana.

            Gehiago irakurri

            Kantuketanen azken notak Iruñan

            Kantuketanen azken notak Iruñan

              2005/11/17

              Bost urtez eskuin eta ezker ibili ondoren (31 toki ezberdinetan ezarria izan da), euskal kantuari eta musikari buruzko erakusketa soinuduna azken aldikotz erakutsia da Euskal Herrian, Nafarroako hiriburuan hain zuzen.

              Gehiago irakurri

              Sorkuntza ohoretan Mixel Labégueriez oroituz

              Sorkuntza ohoretan Mixel Labégueriez oroituz

                2005/11/16

                Aro txarra izanagatik jende multzo ederra bildu da azaroaren 13an Kanbon antolatu ziren Mixel Labéguerie zenaren omenezko ekitaldi desberdinetan. Egun hortako zonbait argazki eta saristatuak izan diren kantu sorkuntzak hemen dituzue gozagai...

                Gehiago irakurri

                "Xango altxa zango" sorkuntza Hazparnen

                "Xango altxa zango" sorkuntza Hazparnen

                  2005/11/16

                  Elgar Oinkak dantza, kantua, ipuinak eta musika nahasten dituen ikusgarri berezia eskainiko du azaroaren 19an 20:30etan Hazparneko Mendeala aretoan... Jesus-Luis Esnaola koreografoaren obra ber-deskubritzeko aukera paregabea.

                  Gehiago irakurri

                  LASAI, euskal sortzaile gazteak aurkezten

                  LASAI, euskal sortzaile gazteak aurkezten

                    2005/11/16

                    Euskal sortzaile gazteak ezagutarazteko asmoz LASAI egitasmoaren eramaileek 5000 aletan banatuko den liburuxka argitaratu dute eta topaketa batzu antolatu Uztaritzen datorren azaroaren 25 eta 26an.

                    Gehiago irakurri

                    "Gizonak balaki" Elaudiren diska berria

                    "Gizonak balaki" Elaudiren diska berria

                      2005/11/16

                      Elaudi taldeak "Gizonak balaki" deitu bere bigarren lana aurkeztuko du heldu den azaroaren 27an, Alduden. Behar zen denbora harturik landu obra, taldearen lehenbiziko disko arrakastatsuaren ildotik...

                      Gehiago irakurri

                      Jabier Muguruzaren kontzertua Larresoron

                      Jabier Muguruzaren kontzertua Larresoron

                        2005/11/14

                        Jabier Muguruzak "Abenduak 29" deitu disko berria azaroaren 20an, arratsaldeko 5etan aurkeztuko du Larresoron. Artista berezi honek ateratzen duen 8. lana da. Denetan intimistena.

                        Gehiago irakurri

                        Batekmila sorkuntza Donostian

                        Batekmila sorkuntza Donostian

                          2005/11/11

                          Euskal kultur erakundeak ekoiztu Batekmila ikusgarria Donostian (Egia kultura zentroan) ikusten ahalko da datorren abenduaren 17an, arratseko 8etatik goiti. Euskal leiendak deskubritzeko parada, kantuaren, dantzaren eta antzerkiaren bidez, irudi eta soinu bidaia harrigarri batean.

                          Gehiago irakurri

                          Euskal kultur erakundearen berripapera berriturik

                          Euskal kultur erakundearen berripapera berriturik

                            2005/11/05

                            Euskal kulturaren web atariaren itxurarekin bat egiten duen Euskal kultur erakundearen "eke-berriak" deitu berripaperaren lehen zenbakia atera da. Bihilabetekari berriak Euskal kultur erakundearen webgunearen osagarri izan nahi du...

                            Gehiago irakurri

                            Mixel Labeguerie omenez...zuri

                            Mixel Labeguerie omenez...zuri

                              2005/11/04

                              Badu 25 urte, Michel Labéguerie, euskal kantu berriaren sortzailetarik bat, zendu zela. Karia hortara, heldu den azaroaren 13an, omenaldi bat eginen zaio Kanbon. Egun horren gertakari nagusia, euskal kantari ezagunak eta gazteak bilduko dituen kontzertua izanen da.

                              Gehiago irakurri

                              Euskal Herria hurbiletik eta DVD formatuan

                              Euskal Herria hurbiletik eta DVD formatuan

                                2005/11/04

                                Euskal kultur erakundeak eta Elhuyar Fundazioak Euskal Herriko ezaugarri nagusiak lau hizkuntzatan aurkezten dituen Euskal Herriko Aurpegiak DVD-a atera dute.

                                Gehiago irakurri

                                Hizkuntzen eta kulturen arteko topaketak Okzitanian

                                Hizkuntzen eta kulturen arteko topaketak Okzitanian

                                  2005/10/31

                                  2005eko azaroaren 2tik 4ra, eskualdeko hizkuntzen sustatzearen eta garapenaren alde ari diren egitura ezberdinetako ordezkariak Okzitanian bilduko dira hizkuntza politikaz eta mugaz gaineko elkarlanaz mintzatzeko.

                                  Gehiago irakurri

                                  Batekmila sorkuntza : arteen eta ipuinen zirimolan

                                  Batekmila sorkuntza : arteen eta ipuinen zirimolan

                                    2005/10/31

                                    Udazken honetako kultura gertakari garrantzitsuenetarik bat dugu Batekmila ikusgarria. Luhuson (Lapurdi) antolatu bi emanadiek euskal ipuinak eta leiendak indarberrituko dituzte denen gozamenerako, kantuaren, dantzaren eta musikaren bidez. Huts ezinezko bidaia zoragarria...

                                    Gehiago irakurri

                                    Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak Euskal Herrian

                                    Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak Euskal Herrian

                                      2005/10/21

                                      Kultura eta nortasun ikusmoldeetaz eta iharduereetaz Euskal Herri osoan egin inkesta horren emaitzak aurkeztuak izan dira joan den irailaren 17an, Terexa Lekumberri EKE-ko etnologoaren eskutik. Oraindanik eskura daitezke .

                                      Gehiago irakurri

                                      Gure Irratiaren aldeko kontzertua

                                      Gure Irratiaren aldeko kontzertua

                                        2005/10/19

                                        Iparraldeko kantari-musikari andana bat bilduko da datorren urriaren 29an Biarritzen, Lapurdiko euskarazko irratiaren aldeko kontzertu erraldoi batean.

                                        Gehiago irakurri

                                        "Gaita Eguna 2005" Donibane-Garazin

                                        "Gaita Eguna 2005" Donibane-Garazin

                                          2005/10/19

                                          Urriaren 28tik 29ra Euskal Herriko txoko guzietatik jin gaiteroek, animazio ezberdinen bidez, « Gaita Eguna » ospatuko dute Nafarroa-Behereko hiriburuan.

                                          Gehiago irakurri

                                          Harpidetu kultura agendari

                                          Emaila

                                           Euskal kultur erakundearen berripaperari harpidetzen naiz ere.

                                          Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
                                          Harpidetzaz gehiago jakin [+]