Olentzero

Olentzero
Jules Ferry eskola (Baiona) - CE2 © JPEG Studios

Hitzak

Olentzero jin zauku menditik herrira
zahar gazte guzien alegeratzera.
Utziz mendian elur
euri (e)ta haizeak
aise nahiago ditu supazter pindarrak.

Olentzero ! Olentzero ! (x2)

Baionako herria baitzaio pollita
gaur hemen afaltzeko gelditzen omen da
esne broskatua du
horrek bere friko
eta gaztain erreak ditu maite asko.

Olentzerok irri bat beti haurrendako
bere bizar haunditik ditu aterako
eta bere zarpatik du berdin botako
prestu diren haurrentzat onon goxo asko.

Manex Pagola

Grabaketa instrumentala