Euskal Etnopoloa

Frantziar estadoan "Etnopolo" labelizazioa eskuratu duen 9. egitura izan da Euskal kultur erakundea.

Abiapundua

Hastapen batean ondare naturalaren, kulturalaren, materialaren eta immaterialaren inguruko gaiak tratatzen bazituen ere (1994an ondarearen batzorde iraunkor bat sortu zen, alor ezberdin horietako pertsonez osatua), 2007az geroz, EKE-ko ondare zerbitzua berezikiago ondare kultural immaterialan ari da eta zehazkiago bi ekintza alorretan.

Etnopoloak antolatu hitzaldia Baionan (2022) CC-BY-SA EKE - Jakes Larre
Etnopoloak antolatu hitzaldia Baionan (2022) CC-BY-SA EKE - Jakes Larre

  • Ahozko ondarea
    Euskal Herria 2007-2013 Lurralde Hitzarmenari esker, 2007az geroz, EKE ahozko ondarearen bilketari buruzko Eleketa programan sartu da (365 lekukotasun filmatuak izan dira orain arte). Bestalde, 2011n, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak numerizatu euskal soinu eta ikus-entzunezko artxiboen tratatzea onartu du. Horrela, pixkanaka-pixkanaka, erreferentzia bat bilakatzen da soinudun eta ikus-entzunezko ahozko artxiboen alorrean.
  • Lotura sorkuntza garaikidearekin
    Ahozko ondare mailan lan eginez, EKE-k galdera hauek egiten ditu: "Jendeek eta bereziki artistek zer egiten dute tradizio horretaz? Zer atxikitzen dute? Zer botatzen? Zergatik?". 2012an, EKE-ko administralari eta lankide batzuk elkartzen zituen talde bat biltzen hasi zen, Euskal Herriko kultura sorkuntzaren erronketaz eztabaidatzeko. 2014an, Denis Laborde etnologoaren babes zientifikoarekin, bost sorkuntza egitasmoren behaketa-azterketa bat abiatu zuten. Xedea, horrelako egitasmoetan ari diren kultura eragile guzien arteko eztabaida elikatzea da. Esperientzia horrek jarraipen bat ukan zuen 2015ean, bi egun erdiz, taldeak trukaketa-lekukotasun-lan saio batentzat gomitatuz. Bestalde, 2016an, mintzaldi bat antolatua izan da "Tradizioa, egia hutsa ?" gaiaren inguruan.

Bere ekintza bi norabide horietara bideratuz (ahozko ondarea, sorkuntzari buruzko gogoeta), EKE-ri aukera berri batzuk agertu zaizkio:

Lan-ardatzak

Euskal etnopoloa Euskal kultur erakundearen eta Bordeaux Montaigne Unibertsitatearen arteko partaidetza zientifiko batean oinarritzen da gaur egun.
Labelaren hitzarmena berriz arraberritua izan zaio partzuergo honi 4 urterendako 2023ko martxoan. 

Euskal etnopoloaren 2023-2026ko proiektua Euskal kultur erakundearen egitasmo berriaren dinamikan kokatzen da osoki.
Bere ikerketa ardatzak hauek izanen dira:

  1. Ahozko ondare immateriala
  2. Ondarea eta sorkuntza
  3. Hizkuntzak eta jendarteak
  4. Kultura eskubideak