Pettan IRIGARAY

pettan_irigaray.jpg
pettan_irigaray.jpg
1933ko martxoaren 25ean sortua,
Ezterenzubi
Jakesenean
7 haurride

Haurren testua

Haur denbora

Ezterenzubin hiru eskola baziren, bat Ezterengibelen, beste bat herrian berean eta azkena Behobi auzoan.

Pettan 5 urtetan abiatu zen behobiko eskolan, 14 urteak artio.

Baskaria berekin ereman eta egun guziko joaiten ziren, oren erdi baten bidean oinez.

Behobiko eskolan 50 lagun biltzen ziren, neska mutikoak denak elgarrekin ikasteko eta jostatzeko. Neskak "au carré" jostatzen ziren eta mutikoak pilotan.

Eskolatik landa aita eta ama laguntzen zituen, behiak menditik ekarriz edo ardietaz okopatuz. 14 urtetik goiti, hogoi urtez arizan da laborantzan Jakesenean.

35 urtetan bere arrebarengana joan zen Ameriketara, Xinora Kalifornian. Han egon zen urte bat eta erdiz behi deizten.  Pettanek ohartarazi dauku Euskal Herritik joanez zoin harrigarria zen hango laneko errestasuna !!!

Handik jin eta artzain soil plantatu zen eta hola segitu du bizi guzian.

Aldaketa ohargarriak

Elektrika : 10 urte zituelarik, erran nahi baitu 1943an elektrika ezarri zuten bere kartierrean.
Ura : bi auzoek erresursa ttipi bat bazuten,  menaiaren egiteko doia. 1964ean ezarri zuten erresursa azkarra.
Irratia : 1970-1972 inguruan entzun ahal izan zuten irratia eta ondotik telebista.

Baina Pettanendako aldaketa haundiena izan da dudarik gabe autoa eta trakterra etxaldeetan. Autoeri esker denbora irabazten zuen bortura joaiteko!!!

Trakterrarekin lana errestu zen, pentsa ezazu ordu artio idiekin arizan behar zutela lanean!!!

Hala ere bere solasaldia bukatu du ohartaraziz, jendeek denbora gehiago hartzen zutela solastatzeko lehen orain baino. Orai jendeak presaka dabiltza.

Bere erranak

Noiz egiten zuen besta

"Urtebetzetan ez zuxun orai bezala egiten, eguberriz bai egiten zuxun, eta ere komunione handian, Ezterenzubiko bestetan...Gure bestak zitxun ogi joiteak, arto xuritzeak heldu zirelarik, orduan jendea elgarretaratzen baitzen...".

Ameriketako itxulia (20 urtez sortetxean lan egin ondoren)

"Arreba baixit Ameriketan 1963tik honat han dena, hari buruz joan ninduxun...Urte bat eta erdiz lanean arizan nuxu ahateko bazkatzeko toki batean lehenik, ta gero behi deizten, ta gero berriz gibelera jin ninduxun. Ez nixin sosik egiteko denbora handirik ukan. Berriz etxera jin ninduxun ta joan ninduxun artzain, 12 urte egin txit ene ardiekin, lurrik gabe, udan bortuan eta neguan bazketan".