Trufania Donibane Lohizunen

Trufaniak bi osagai ditu (Erregeen kabalkada eta Besta Berri), eta horien arrastoak beste toki batzuetan ere aurki daitezke, bai Frantzian, bai eta beste erresuma batzuetan ere. Donibane Lohizuneko Trufania berezia da, bi osagaiak biltzen baiditu.
Trufania Donibane Lohizunen
Trufania kari Donibane Lohizuneko elizaren inguruan egiten den prozesioa © Thierry Truffaut, 1985

Inbentario-fitxa

Unesco-ren kultura ondare immaterialaren babestearen aldeko Hitzarmenaren baitan, Kultura ministerioak kultura ondare immaterialaren alor batean gaitasunak dituzten laborategi eta elkarteei zuzendua den egitasmo deialdi bat abiarazten du urtero. Deialdi horrek inbentario-fitxak ekoiztea du xede. 

Horrela, 2018 eta 2020 urteen artean, Euskal kultur erakundea aritu zen Euskal Herriko neguko bestei buruzko inbentario-fitxak osatzen, horien artean Donibane Lohizuneko Trufaniari buruzkoa.

Fitxa hau Thierry Truffaut-ek (Euskal Herriko besta eta dantza tradizioen antropologo aditua, Lapurtarrak, Herri Soinu, Lauburu eta Etniker Iparralde bezalako elkarteen kidea), eta Terexa Lekumberri-k (2025ean erretiratu zen arte antropologoa eta ondare immaterialaren arduraduna zena EKE-n) idatzi zuten.

Gehiago jakin