Idi gizenak Baionan

1289az geroztik bederen, Inauteri garaian, Baionako harakinek idi gizena nabarmentzeko usaia dute. Mende batzuz idiak hirian barna ibilarazi ondoan, debeku frankoren ondorioz, gaur egun merkatu plazan erakusten dituzte.
Idi gizenak Baionan
Idi gizenak Baionan © Jean Guyot

Inbentario-fitxa

Unesco-ren kultura ondare immaterialaren babestearen aldeko Hitzarmenaren baitan, Kultura ministerioak kultura ondare immaterialaren alor batean gaitasunak dituzten laborategi eta elkarteei zuzendua den egitasmo deialdi bat abiarazten du urtero. Deialdi horrek inbentario-fitxak ekoiztea du xede. 

Horrela, 2018 eta 2020 urteen artean, Euskal kultur erakundea aritu zen Euskal Herriko neguko bestei buruzko inbentario-fitxak osatzen, horien artean Baionako idi gizenei buruzkoa.

Fitxa hau Thierry Truffaut-ek (Euskal Herriko besta eta dantza tradizioen antropologo aditua, Lapurtarrak, Herri Soinu, Lauburu eta Etniker Iparralde bezalako elkarteen kidea), eta Terexa Lekumberri-k (2025ean erretiratu zen arte antropologoa eta ondare immaterialaren arduraduna zena EKE-n) idatzi zuten.

Gehiago jakin