Antzara jokoa, ahate jokoa

Lapurdin, beti besta komiteak edo auzoko komiteak dira joko hori antolatzen dutenak. Gehienetan, parte hartzaileak ohitura bizirik atxikitzen duten herriko neska edo mutikoak dira. Zaldian ibiltzen dira eta batzuek beren zaldia ere izaten dute. Familia batzuek ohitura hau belaunaldiz belaunaldi transmititzen dute, eta horren bidez, familiakoek beren familia eta kultura kidetasuna harro adierazten dute.
Antzara jokoa, ahate jokoa
Antzara Jokoa - Biriatu © Truffaut, Thierry. 2018

Inbentario fitxa

Fitxa hau Thierry Truffaut-ek (Euskal Herriko besta eta dantza tradizioen antropologo aditua, Lapurtarrak, Herri Soinu, Lauburu eta Etniker Iparralde bezalako elkarteen kidea), eta Terexa Lekumberri-k (2025ean erretiratu zen arte antropologoa eta ondare immaterialaren arduraduna zena EKE-n) idatzi zuten.

Unesco-ren kultura ondare immaterialaren babestearen aldeko Hitzarmenaren baitan, Kultura ministerioak kultura ondare immaterialaren alor batean gaitasunak dituzten laborategi eta elkarteei zuzendua den egitasmo deialdi bat abiarazten du urtero. Deialdi horrek inbentario-fitxak ekoiztea du xede. 

Horrela, 2018 eta 2020 urteen artean, Euskal kultur erakundea aritu zen Euskal Herriko neguko bestei buruzko inbentario-fitxak osatzen, horien artean Antzara jokoari eta Ahate jokoari buruzkoa.

Gehiago jakin