Herri kultura eta plaza ikusgarriak ipar Euskal Herrian

2024ko maiatzaren 30 eta 31n, Euskal kultur erakundeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak Euskal Herriko Goi Mailako Arte Eskolan, Baionan antolatu Euskal Etnopoloaren zazpigarren kolokioa kari grabaturiko ekarpenak.
Herri kultura eta plaza ikusgarriak ipar Euskal Herrian
Libertimendua Hazparnen - 2022 © Matiu Bordato

Mintzaldiak

Ohidura herrikoiek badute beren historia, eta ekoizten dituzten gizarteen mirailak dira. Modernizazioaren ikuspegi murritxak ukatuz, Euskal Herrian aspaldiko besta batzuek iraun dute gaur arte eta frangotan arraberritu dira.

Pastorala, maskarada, ihauteri, libertimendu, tobera mustra edo kabalkada: plaza publikoa “hartzen” duten ikusgarri horiek sekulan baino biziagoak dira. Haien iraupenak, aldaketak eta arra-deskubritzeak galdera ainitz sorrarazten ditu. Euskal kultur erakundeak eta Bordeaux Montaigne unibertsitateak etnopoloaren kari antolatu zuten kolokioak hiru helburu zituen:

1. plaza ikusgarri horiei buruzko ikerketetaz pundu baten egitea

2. gaurko eragileen hitza eta lekukotasunen biltzea eta elkarrizketan jartzea

3. geroari buruzko gogoeta baten abiaraztea.

Gehiago jakin