EKE-ren kultura eragileen sareko errepertorioan agertzeko irizpideak

Orokorki, gure errepertorioan sartzera gomit dira ipar Euskal Herri mailan eta bere diasporan euskal kulturaren bizian eta garapenean parte hartzen duten eragileak (elkarteak, artistak, pertsona baliagarriak, erakunde publikoak).

Irizpide tematikoak aplikatzen ditugu, kuadro orokorra zehazteko eta alor artistiko ezberdinei egokitzeko

Alor artistikoei dagozkien irizpide tematikoak

  1. Euskal kantua eta musika

Onartzen dira errepertorioan:

  • Euskaraz osoki edo kasik osoki kantatzen duten bakarlariak eta taldeak;
  • Euskaraz kantatzen duten artisten edo taldeendako lanean ari diren konpositoreak;
  • Euskal Herriko ohiko musika tresnak jotzen dituzten musikariak;
  • Euskal ereslarien obrak ematen dituzten taldeak eta bakarlariak;
  • Euskal musika (ohiko soinu-tresnak) eta kantua erakusten duten formatzaileak.

Aipatu jende guzti horien lanetan lagungarri diren arlo artistikoko eragileak sartzen ahal dira ere errepertorioan*.

  1. Bertsolaritza

Onartzen dira errepertorioan:

  • Bertsolariak: plazako bertsolariak eta bertso-jartzaileak;
  • Bertsolaritzan adituak: gai-emaile, epaile, erakasle

Aipatu jende guzti horien lanetan lagungarri diren arlo artistikoko eragileak sartzen ahal dira ere errepertorioan*.

  1. Euskarazko literatura

Onartzen dira errepertorioan:

  • Ondoko generoetan euskaraz idazten duten idazleak: prosa, olerkia, antzerkia, ipuina.

Aipatu jende guzti horien lanetan lagungarri diren arlo artistikoko eragileak sartzen ahal dira ere errepertorioan*.

  1. Euskarazko ipuina

Onartzen dira errepertorioan:

  • Euskarazko ipuinak, artetan edo beti, kondatzen dituzten kondalariak.

Aipatu jende horien lanetan lagungarri diren arlo artistikoko eragileak sartzen ahal dira ere errepertorioan*.

  1. Euskarazko antzerkia

Onartzen dira errepertorioan:

  • Euskaraz osoki edo artetan ari diren antzerki taldeak eta antzerkilariak (txontxogilo generoa barne);
  • Euskarazko antzerkien taula-zuzendariak eta antzerki-erakasleak.

Aipatu jende guzti horien lanetan lagungarri diren arlo artistikoko eragileak sartzen ahal dira ere errepertorioan*.

  1. Euskal dantza

Onartzen dira errepertorioan:

  • Euskal ohiko dantza ematen duten konpainiak eta taldeak;
  • Dantza garaikidea egiten duten taldeak eta konpainiak baldin eta euskal ohiko dantzaren inguruan gogoeta bat eramaten badute edo/eta ikusleen eta obren arteko euskarazko mediazio bat segurtatzen badute (komunikazioan, haurrekilako lanak);

Aipatu jende guzti horien lanetan lagungarri diren arlo artistikoko eragileak sartzen ahal dira ere errepertorioan*.

  1. Zirko arteak

Onartzen dira errepertorioan:

  • Euskaraz osoki edo artetan ari diren zirko munduko artistak eta konpainiak
  • Orohar karrika-animazioak proposatzen dituzten eta euskaraz osoki edo artetan ari diren artistak eta konpainiak (pailazoak, suziriak, ikusgarri ibiltariak…).

Aipatu jende horien lanetan lagungarri diren arlo artistikoko eragileak sartzen ahal dira ere errepertorioan*.

  1. Arte bisualak

Arte bisualen arloan (marrazkigintza, argazkilaritza, bideogintza, margolaritza, arkitektura...) agertzen diren artisten hautatzeko orduan faktore ezberdinak hartzen dira kondutan.

  • Hobesten dira lehen-lehenik bisitarien eta artelanen arteko euskarazko mediazio bat (komunikazioan, bisita gidatuetan, haurrekilako lanetan) segurtatzen duten artistak.

Kondutan hartzen direnak ere :

  • Estatutu profesionala duten artistak ("Maison des artistes" bezalako egitura batean kotisazioak ordaintzen dituztenak adibidez...).
  • Beren lurraldean aktiboak diren artistak (erakusketa publikoak antolatzen dituztenak erregularki...) eta haien burua euskal artistatzat daukatenak (Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo).

Hautua kriterio horien sintesia baten arabera egiten da, kasuz kasu.

Aipatu jende guzti horien lanetan lagungarri diren arlo artistikoko eragileak sartzen ahal dira ere errepertorioan*.