"Chez les Basques" zikloko filmak Donostiako Tabakaleran

2017/03/12

Martxo honetan, Euskal kultur erakundearekin elkarlanean, Euskal Filmategiak begirada Ipar Euskal Herrira zuzenduko du. Alabaina,  Punto de Vista festibalarekin eraikitako Chez les Basques zikloan 2015ean erakutsiak izan ziren film gehienak Donostiako Tabakalerako pantailara iritsiko dira. Proiekzioak martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean iraganen dira arratseko 7etan.

"Chez les Basques" zikloko filmak Donostiako Tabakaleran
"Au Pays des Basques" filmaren irudi bat

Euskal gaiak izeneko ziklo honetan, Lumière anaien Rochers de la Vierge film mutua, Philippe de Ezcurra soinu jolearen zuzeneko musikaz lagundutako Louis Delluc-en Le chemin d’Ernoa edota Maurice Champreux-en Au Pays des Basque izeneko filma ikusten ahalko dira, azken hau lehen aldikotz euskaraz hitz egiten entzun zen filma izan zelarik.

Ondotik, argitaratu gabe diren Euskadi (René Le Hénaff, 1936), eta Basker eta Bonde i Baskerland (Dan Grenholm eta Lennart Olson, 1963) filmak erakutsiko dituzte, bai eta arima zinematografikoa duten telebistarako zenbait film ere, hala nola The Basques of Santazi izenekoa.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)