"Errobi Kantatuz" Aiherran

2017/01/30

Joan den urtean Alduden, Senperen eta Ortzaizen antolatu kontzertu arrakastatsuen ondotik, "Errobi Kantatuz" kantaldiaz gozatzeko aukera berri bat izanen da Aiherran, heldu den otsailaren 4an. Aitzineko emanaldietan bezala, Euskal Herriko kantari edo talde andana batek Andde Duhalde-ren, Mixel Ducau-ren eta Errobi taldearen kantuak bere moduan eskainiko ditu. 

"Errobi Kantatuz" Aiherran

Kantiruki, Izarrak, Lauburu, Bankarrak, Mindegi, Artxeruak, Astezkenekoak, Lairatxoak, Guy Saldubéhère & Amaia Hirigaray, Aurélie Etchepare & Mattin Lerissa, Jakes Ezponda & Jon Itzaina, Juliette & Pauline, Xendarineko ahizpak, Aire Ahizpak, Maddi Zubeldia, Mathilde Etchebarren, Kattalin Indaburu, Amaia Riouspeyrous, Maitena Monaco, Magali Zubillaga, Maitena Goicoechea eta Bixente Etchegaray dira kantuz arituko diren talde eta kantariak.

Horretarako, Nicolas Vielle, Sébastien Desgrans, Nicolas Armendariz, Thomas Saez eta Paul Vernheres musikarien laguntza ukanen dute gainera.

Kontzertua Aiherrako elizan iraganen da otsailaren 4an, arratsaldeko 20:30etatik aitzina. Irulegiko Irratiak antolatzen du, bere 35 urteen karietara.

Ikus Errobi Kantatuz kantaldiaren errepiken bideoak :

Ikus Aldudeko kontzertuaren zati bat

Txartelak 12 eurotan salgai : Donibane Garazin (Irulegiko Irratia), Hazparnen (Xuriatea Ostatua), Donapaleun (Turismo bulegoa), Baionan (Elkar), Uztaritzen (Ttirritta ostatua)

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)