Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Jean Pitrau" pastorala Atharratze-Sorholuzen

"Jean Pitrau" pastorala Atharratze-Sorholuzen

2016/07/19

2016ko uztailaren 24an eta abuztuaren 7an, Pier-Paul Berzaitz-ek idatzi "Jean Pitrau" pastorala emana izanen da Atharratze-Sorholuzen.  Atharratze Jauregia elkarteak antolatu ikusgarriak Jean Pitrau Atharraztar laborari eta sindikalistaren bizia aipatuko du. Euskal kultur erakundea partaide da.

1997ko «Atharratze Jauregia» pastorala eman ondoan (Xarles Lüküzen istoria famatüaren aipatzez), aurten ere Atharratzeko seme baten istoria date kontatürik … eta zer semea !! Bortüko laborantxaren defendatzailea, sindikalista, kristia, jente ümilen süstengazailea, Atharratzeko herriko etxean hautetsia : Jean Pitrau (1929-1975) Arrañeko ispiritü ezinago zabaleko laboraria zen. Egünoroztako Jean Pitrauren erronka hau zen : hiritar eta herritaren arteko harreman orekatüen ükeitez, bakoitxaren errespetüan, gure üngüramenaren zaintzea. Ordü harietako güdükak (bortüko laborantxa,herrien hüstea, bortü ibarren bizitzearen defendatzea, kontsumitzea, jendartea…), 40 urte berantago zertan dira ? Ez dira horik oro egünko ber arrenkürak ?

Egitaraua

  •  10:00etan : meza, pastoraleko aktoreekin
  • 11:00etan : karrika ingurua eta tzintzarrada
  • 12:00etan : bazkaria
  • 15:30etan: Pastoralaren emanaldia
  • 20:00etan : jateko eta edateko

Xehetasunak