Landa garapen proiektua
Izurako oihana - 14:00etan
Xiberun Uztaro tailer artistikoaren sortzaile izan den, Gonzalo Etxebarriak proposatuko du zazpi eta hamar urteko ikasle taldeari, oihanean bildutako elementu desberdinekin, obra artistiko bat egitea - Zeraineko kudeatzaile den Jakoba Errekondo, paisajistak berriz, neguko giroan landare, arboleen zaintze eta ezagutzaz hitz eginen duelarik - Ikasleak ingurumenaren zaintzale aktibo bilakatzeko, hogoi bat zuhaitzen landatzearekin bukatuko da arratsaldea - O.N.F. ren laguntzarekin
Haize Berri Kultur Etxea - Izura - 20:00etan
- Mintzaldia : "Landa garapen proiektua"
Jakoba Errekondo, paisaista, Zeraineko landa etxearen sortzailea
Gipuzko beherean den Beasainetik hurbil Zerain heriskan 70 hamarkadan, herritarrek zerbait egin behar zutela herri biziaren mantentzeko, proiektu sozio ekonomiko bat abiatu zuten, bizitza kalitatea hobetzeko asmoarekin, kontzientzi soziala indartuz. Herriko ondare materiala berreskuratu eta berriztatzen hasten da ; herriko aldizkari bat sortzen da, ludoteka eta liburutegi bat indartzen.
90 hamarkadan Herri museoa auzolanean sortzen da, turismo bulegoa irekitzen, bertako produktoak talde lanetan ekoizten, aterpetxe bat eraikitzen. Zerain, parke kulturala bilakatu da gaur egun eta Jakoba Errekondo, sortzaile eta kudeatzaileak proiektua eta gaurko egoera aurkeztuko dauku. Gaur egun lantzen diren oreka batzuk : nekazaritza versus turismoa, etorkizun iraunkor besteak beste.
Xehetasunak :
- Haize Berri - Tel. 05 59 37 85 79
- Albaola elkartea (Pasaia) - Tel.00 34 943 34 44 78
Xehetasunak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.