Euskal kantua, bidaia soinudun baten bitartez

Kantuak toki garrantzitsua dauka euskal gizartean. Euskal olerkigintza herrikoiaren ezinbesteko osagaietarik bat da. Jendeen arteko lokarria eta herri baten biziaren lekukoa da, bere itxaropen eta atsegabeekin, baina berezitasun batekin : euskara, honen historia kantuarenarekin arrunt lotua baita, aspaldian. "Kantuketan" disko bikoitzan (Ocora-Radio France/EKE) oinarritu bidaia soinudun baten bitartez, belaunaldi eta estilo desberdinak ezagutzeko para izanen da, basa ahaideetarik euskal kantagintza berriraino.

Mintzalaria : Pantxoa Etchegoin, Euskal kultur erakundeko zuzendaria.

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.