Ibañeta
Nafarroa Karlomagno-ren tropek okupatzen dutela antzezten ditu Ibañetak. Batzuk okupatzaileari aurre egiten, besteek harekin kolaboratzen. 778 urteko gertakariak. Orreagan Euskaldunen garaipenaren data hain justu, legendari oihartzun eginez, Larzabal-ek 1968-an idazten du, frankismoaren kontrako Euskaldunen erresistentzia armatuaren birsortzearen urtea, antzezlan epiko bat non pertsonaiak garaikideen antza duten. Berrogei urte berantago, gaurkotasun bat agertzen du : Euskaldunek ez dute oraino aterabide bat atzeman ahal izan, herri nortasuna betikotu galdeari erantzuteko eta borroka armatuaren burrunbek segitzen dute. Parean begiratzea hobe.
- Piarres Larzabal (1915-1988)-ek 100 euskarazko antzezlan baino gehiago idatzi ditu. Larruneko mazelan sortua, bere apaizgoa langileen eta jende xumearen ondoan engaiatuz eraman du. Alemaniar okupazio denborako erresistente izana gaitik, Polonian preso egon zen. Frankismo-tik ihesi eta Euskal Herriaren askatasunaren alde egiten zuten iheslariekin. Anai Artea, iheslarien sostengu elkartearen sortzeko indar guziak eman ditu, hainbat apezkide eta hierarkia katolikotik bereiztea erran nahi bazuen ere. Larzabal Euskaltzaindian sartzen da. Bere obra anitz antzerki klasikoak bihurtu dira, Ibañeta barne.
- Piarres Larzabal idazleaz gehiago jakiteko, ikus ere http://larzabal.eke.org bloga
Xehetasunak
Basaizea elkarteak antolaturik.
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.