Tanttaka Teatroa "Zazpi aldiz elur"

Tanttaka Teatroa "Zazpi aldiz elur"

Euskal kultur erakundeak eta Baionako Eszena Nazionalak ko-ekoiztu musika ikusgarri honek Mikel Laboa omentzen du.

"ZAZPI ALDIZ ELUR (Mikel Laboa Elurretan), lagun arteko bilgune baten antzeko zerbait da; denok daukagu, gure gogoan neguko gau elurti batean bizi izandako pasadizoren bat seguruenik; leihoetatik sartzen den argi-zuriaren reflejoak adierazten digu elurrez inguraturik gaudela... Denbora gelditu ez baina beste "tempo" ezberdin bat markatzen digu, paretan eskegitako erloju zahar batek bezala, lasaitasunez “tik, tak... tik... tak...” Argi bero eta txiki bat piztuko dugu eta elkarrekin egoteko gogoa sentitzen dugu, barre egitekoa, elkar begiratzekoa... norbait istorio bat kontatzen hasiko da eta besteei entzuteko griña pizten zaie, besteak akorde batzuk ferekatuko ditu, eta konturatu orduko denok kantuan hasiko gara; Laboaren kantu bat, noski. Eta kontatuko direnak Mikelen nahiak, Mikelen bizipozak, Mikelen gauza intimoak, personalak eta ezezagunak izango dira. Eta nola ez... Ausardiaz, berak egiten zuen bezala, esperimentatu, jolastu, hitzegin, ixildu... aske sentitu eta aske sentiarazi."

  • Egilea : Bernardo Atxaga
  • Musika : Iñaki Salvador
  • Irudiak : Zumeta
  • Argiztapena : Xabier Lozano
  • Jantziak : Ana Turrillas
  • Bideo muntaia : David Bernués
  • Musikariak : Iñaki Salvador, Angel Unzu -
  • Abeslaria : Maria Berasarte
  • Antzezleak :Mireia Gabilondo, Iñaki Rikarte
  • Zuzendaritza : Mireia Gabilondo
  • Teknikariak : Dani Bernués, Edi Naudó
  • Argazkilaria : Manuel Díaz de Rada
  • Administrazioa : Maite Gorrotxategi
  • Ekoizpen exekutiboa : Koro Etxeberria
  • Ekoizpena :  TANTTAKA TEATROA
  • Banaketa : Julio Perugorria
Euskaraz, frantseseko gain-tituluekin. 

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.