BURP ! : gazte euskaldunen gana
BURP ! My Jok kolektiboaren egitasmo berria da, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin eramaten duena. Ipar Euskal Herriko gazte euskaldunak eta lurraldeari duten atxikimendua aipatzen dituen dokumental artistiko berezia da.
Bask Underground Report
"BURP" hitzak "pokerra" adierazten du ingelesez eta anitzetan baliatua da onomatopeia bezala ingelesezko komikietan. Bestalde, punk eta underground kulturan baliatzen den kode bat da.
Ez da harritzekoa beraz, My Jok plataforma artistikoak hitz hori hautatu baldin badu, kasu honetan BURP ! Bask Underground Report bilakaraziz. Irudimen handiko kolektibo artistikoari ongi doakion kontzeptua, dudarik gabe.
Dokumentalaren helburua gaur egungo euskaldun gazteen nortasunaz gogoetatzea da, umore handiz eta modu alternatibo batean, ohiko klixeak baztertuz.
Egitasmoaren partaidea den Euskal kultur erakundeak ukan du gaiaren ideia eta lan horren egiteko proposamena egin dio plataformari. Alabaina, dokumentala 2007ko ekainean estreinatuko den Euskal kultur erakundearen "BatekMila - Euskal munduak" erakusketan sartua izanen da.
Gaztetxeen itzulia apirilan
Otsailaren 16tik 18ra, My Jok "Burper" gaien gana joanen da (Maulen, Larzabale, Hazparnen, Itsasun, Saran, Donibane-Lohizunen), bakoitza hautatua izanen delarik bere sormenaren eta berezitasunarentzat.
Ondotik, BURP ! gaualdiak antolatuak izanen dira gaztetxeetan apirilan, filmaren aurkezteko. Emanaldia eta gero, eztabaida eta besta izanen dira, **Señor Meteo DJ-a eta Entter** VJ-arekin.
Bestalde, bideoa ikusteko parada izanen da ere Herri Urratsen maiatzean eta Euskal Herria Zuzenean festibalean uztailan.
BURP !-ek "Burpatzeko" eta gazteriaren beste ikuspegi bat ezagutarazteko parada eskaintzen du ; rock'n rolla bizirik da oraindik !
Xehetasun gehiago :
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)